109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Udalkideen ordainsariak

Azagrako Udalak, 2022ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldatzea alkatetzaren esleipen ekonomikoa, %4 igoz, 2021ean aurreikusitakoarekiko; beraz, urtean 34.320,10 euroko ordainsari gordina izanen du, hileko 2.451,44 euro, 14 ordainsaritan, onesten den egunetik hasita.

Azagran, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2206904