109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Egoitza elektronikoaren domeinua aldatzeko data

Alkatetzaren RE 22-089 Ebazpena, 2022ko maiatzaren 6koa, zeinaren bidez onesten baita Aiegiko Udalaren egoitza elektronikoaren domeinua aldatzeko data.

Ikusirik GIA programa informatikoaren sostengu zerbitzuak 2021eko urriaren 1ean egindako proposamena, Aiegiko Udalaren egoitza elektronikoaren domeinua aldatzeko data onesteko, https://ayegui.clmtec.es izatetik https://ayegui.tecsoluciones.es izatera pasa dadin.

I.–AURREKARIAK

I.–Aiegiko Udalak, 2022ko uztailaren 2an egin ohiko bilkuran, onetsi zuen bitarteko elektronikoak erabiltzea Aiegiko Udalean.

II.–GIA programa informatikoaren sostengu zerbitzuak, 2021eko urriaren 1ean, txostena egin zuen https://ayegui.tecsoluciones.es domeinura aldatzeari buruz, bai eta migrazio estrategiari eta planifikazioari buruz ere. Txosten horretan ondorioztatzen da ezen “migrazio horrek BackOffice-n eta egoitzako zerbitzuetan izanen dituen ondorioei buruzko informazioa jaso ondoren, migrazioa 2022ko urrian egin daitekeela proposatzen da”.

III.–Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 6ko ebazpenaren bitartez onetsi da abiaraztea Kanarietako autonomia erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoa, 2022ko urriaren 1etik hasita, domeinu honetan: https://ayegui.tecsoluciones.es.

IV.–Aiegiko Udalaren egoitza elektronikoa abian jarriko da, https://ayegui.tecsoluciones.es domeinuan, 2022ko urriaren 1ean. Bitartean https://ayegui.clmtec.es domeinuan egonen da.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Onestea Aiegiko Udalaren egoitza elektronikoaren domeinu aldaketa, https://ayegui.clmtec.es domeinura, 2022ko urriaren 1etik aurrera.

Bigarrena.–Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aiegin, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2206649