109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Akats zuzenketa, 2022ko karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan

2022ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ean, argitara eman ziren 2022eko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Testuan akatsa dagoela oharturik, bidezko da behar den zuzenketa egitea:

Honela dioen lekuan:

Pilotaleku-kiroldegiko abonamenduak:

Bazkide txikiak (17 urtera bitarte, adin horretakoak barne, horiek urtean betetzen dituztenak): 25,00 euro urtean.

Honako hau behar du:

Pilotaleku-kiroldegiko abonamenduak:

Bazkide txikiak (17 urtera bitarte, adin horretakoak barne, horiek urtean betetzen dituztenak): 26,00 euro urtean.

Honela dioen lekuan:

F.–Kiroldegiaren eta igerilekuaren baterako abonamendua.

Urte 1 artekoak (urtean zehar betetzen dituztenak), erroldatuta badaude: 52,00 euro.

Honako hau behar du:

F.–Kiroldegiaren eta igerilekuaren baterako abonamendua.

17 urte artekoak (urtean zehar betetzen dituztenak), erroldatuta badaude: 52,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2206667