109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, udan euskarazko kanpaldietara joateko 2022. urteko dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 627738.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/627738).

Deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

Dirulaguntza eskatzeko baldintzak:

a) Antsoaingo Udalarekiko zerga-betebeharrak nahiz bestelakoak ordainduta izatea.

b) Kanpaleku horietara joan direnek Antsoaingo udalerrian erroldaturik egon behar dute, laguntza eskatzen den eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez, eta etenik gabe.

Kanpaldiak 5 egun iraun behar du gutxienez eta 15 egun gehienez, eta udako oporraldian eginen da, hau da, ekainaren 20tik irailaren 10a bitarte.

Eskaerak 2022ko irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztuko dira.

–Telematikoki, Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez:

https://sedeelectronica.ansoain.es

–Antsoaingo Udalaren bulegoetara joanda (Udaletxeko plaza,1, Antsoain), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Antsoainen, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2207456