109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, informatika-sistemako arduradun lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 23an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

Iruñeko Udalaren eta haren Erakunde Autonomoen zerbitzurako informatika-sistemako arduradun lanpostu 1 –funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa– oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko apirilaren 12ko Erabakiak onetsi eta 2021eko 117. NAOn, maiatzaren 20koan, argitaratuko deialdiarekin bat egin baita, eta bat etorrita hautaketa Epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin, erabakitzen da Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Leyre Garralda Iriarte, Informatika-sistemako arduradun lanpostuan (100200-1 plaza-zenbakia).

Interesdunak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena noiz jaso eta hortik aitzina.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 23an.–Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2207652