107. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

16/2022 FORU LEGEA, maiatzaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GAIKUNTZADUN FUNTZIONARIOENTZAT ERRESERBATUTAKO LANPOSTUETAN ALDIBATERAKOTASUNA MURRIZTEKO PRESAKO NEURRIEI BURUZKOA.

HITZAURREA

Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen helburua da egiturazko aldibaterakotasuna ehuneko 8ren azpitik kokatzea administrazio publikoetan.

Horretarako, beste neurri batzuen artean, lege horrek ezartzen du administrazio publiko guztietan aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesua abiaraziko dela, bi ildo nagusitan. Alde batetik, legearen 2. artikuluak baimentzen du enplegu publikoa egonkortzeko hirugarren prozesu bat, gehitzen zaiena 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan arautuari eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.9 artikuluan arautuari, eta barnean hartuko dituena 2020ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan bederen etenik gabe eta aldi baterako beteta egon diren egiturazko lanpostuak, aurrekontu-zuzkidura dutenak, horiek jasota egon nahiz ez egon lanpostu-zerrendetan, plantilletan edo administrazio publiko desberdinek giza baliabideen antolaketarako erabiltzen dituzten bestelako bitartekoen barnean.

Bestetik, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren (EPOETB) 61. artikuluaren 6. eta 7. apartatuetan ezartzen denarekin bat etorriz, seigarren xedapen gehigarrian aurreikusten da deialdia eginen dela, bakarra eta apartekoa, 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak bete eta 2016ko urtarrilaren 1aren aurretik etengabe aldi baterako langileek okupatu dituzten lanpostuak lehiaketa bidez betetzeko.

Horrez gain, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian ezartzen denez, seigarren xedapen gehigarrian jasotako egonkortze prozesuetako deialdietan sartu behar dira 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aldi baterako langile batek bete dituen egiturazko lanpostu hutsak.

Eskumen tituluei dagokienez, azken xedapenetako lehenengoak dio 20/2021 Legea Espainiako Konstituzioaren 149. artikuluaren 1. apartatuko 7. eta 18. zenbakien babesean ematen dela, non Estatuari eskumen esklusiboa ematen baitzaio lan arloko legeriari dagokionez –ezertan eragotzi gabe horren betearazpena autonomia erkidegoetako organoen ardura izatea– eta administrazio publikoen araubide juridikoaren eta haien funtzionarioen estatutu-araubidearen oinarriei dagokienez.

Halaber legea 149.1.13 artikuluaren babesean ematen da, non Estatuari ematen baitzaio eskumena jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriei eta koordinazioari dagokienez.

Hamargarren xedapen gehigarriak ezartzen du, bestalde, legea Nafarroako Foru Komunitateari aplikatuko zaiola Konstituzioaren 149.1.18 artikuluan eta lehen xedapen gehigarrian eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan ezarritako zertzeladekin.

Azken arau horrek, 46. artikuluan, Nafarroak toki araubidearen arloan duen eskumen historikoa aitortzen du foru araubidearen ardatz nagusien artean. Hala, aipatu manuaren arabera, Nafarroari dagozkio “gaur egun dituen ahalmen eta eskumenak, 1841eko abuztuaren 16ko Lege Itunduan, 1925eko azaroaren 4ko Errege Lege Dekretu Itunduan eta bere xedapen osagarrietan erabakitakoaren babesean”, bai eta “aurrekoekin bateragarriak izan eta Estatuko oinarrizko legeriaren arabera autonomia erkidegoei edo probintziei dagozkiekeenak” ere.

Xedapen osagarri horien artean nabarmentzen da Nafarroako Udal Administraziorako Erregelamendua, 1928ko otsailaren 3koa. Garai batean garrantzi handiko arau multzoa izan zen Foru Komunitateko Toki Administrazioaren araudiaren barnean, eta, besteak beste, Nafarroan araudi propioa bazuten gaien sorta bat biltzen zuen. Horietako bat udal idazkariei buruzkoa zen.

Gaur egun, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak bere 234. artikuluan ezartzen du ezen, arau orokor gisa, idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako eginkizun publiko beharrezkoen egikaritzea Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza duten funtzionarioentzat ez beste inorentzat erreserbatuta egonen dela.

Arau beraren 236. artikuluak dioenez, halaber, Nafarroako Gobernuan Toki Administrazioaren arloko eskumena duen departamentuari dagokio hautatu eta izendatzea foru gaikuntzadun langileei erreserbatutako idazkaritza eta/edo kontu-hartzailetzako eginkizun publiko beharrezkoak bete behar dituzten langileak.

Hain zuzen ere Nafarroako toki-entitateetako idazkaritza eta kontu-hartzailetzako postuetan behin-behinekotasun egoera larria pairatzen dute, urteak joan urteak etorri luzatuz joan dena funtzionario bitartezko lanpostu-betetzea baldintzatu egin delako Nafarroako toki-entitateen maparen balizko berregituraketara.

Gainera, foru-gaikuntzadun funtzionario urriek duela ia hamar urtetik ezin izan dute merezimendu lehiaketetan parte hartu Nafarroako toki-entitateetako beste lanpostu foru-gaikuntzadun batzuetara aldatu ahal izateko, lanpostu hutsak betetzeko dagoen araugintza-blokeoa dela-eta.

Bestetik, azken hamarkadan ez da inongo hautaprozesutarako deialdirik egin foru gaikuntza oposizio-lehiaketa sistemaren bidez lortzeko, txanda irekian.

Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeak, zeinak eskualdea definitu baitzuen Nafarroako toki-entitate mota berri gisa, laugarren xedapen iragankorrean ezartzen du behar diren jarduketak hasi behar direla idazkaritza eta kontu-hartzailetzako lanpostuak funtzionarioek bete ditzaten, eskualdeak sortzeko bosgarren foru legea onetsi eta hiru hilabeteko epean, eta, betiere, arau horrek indarra hartu eta hiru urteko epea iragan baino lehen.

Oraindik eskualderik sortu ez denez, kontua da ezen, gaur egun aplikatzekoa den araudiaren arabera, funtzionarioekin idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu jakin batzuk baizik ez daitezkeela bete; gainerakoak baldintzatuta daude toki mapara eta udalez gaindiko toki-entitate baten eraketara.

Arestian aipatutako 4/2019 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrak, beraz, kontraesana sortu du enplegu publikoan aldibaterakotasuna murriztea bilatzen duen 20/2021 Legearen oinarrizko printzipioekin. Izan ere, hitzaurrean ederki adierazten den bezala, edozein erakundetan beharrezkoa eta zentzuzkoa izanik ere halako aldibaterakotasun tasa bat, ez da hala gertatzen aldibaterakotasuna egiturazko bihurtzen denean, halako moldez non zenbait sektoretan, Nafarroako toki-entitateetan kasu, ia langileriaren ehuneko 90eko tasara iritsi baita idazkari lanpostuei dagokienez.

Europar Batasuneko zuzenbideak ongi dioen bezala (Kontseiluak emandako 1999ko ekainaren 28ko 1999/70/EE Zuzentaraua, iraunaldi mugatuko lanari buruzko EGK, UNICE eta CEEPen Esparru Akordioari buruzkoa), kontratazio mugagabeak lan harreman mota ohikoena izan behar du bi helburu nagusi lortzeko: batetik, iraupen mugatuko lanaren kalitatea hobetzea, diskriminazio ezaren printzipioaren errespetua bermatuta; eta bestetik, esparru bat ezartzea, iraupen mugatuko ondoz ondoko kontratu edo lan-harremanak erabiltzearen abusua ekiditeko.

Hala, diskriminazio ezaren printzipioa oinarritzat hartuta, esparru akordioaren 4. klausulak aldi baterako langileen eta finkoen arteko parekatzea ezartzen du, bi langile motek araubide juridiko desberdinak izatea justifikatzen duen arrazoi objektiborik izan ezean.

Bestalde, esparru akordioaren 5. klausulak aurreikusten du aldi baterako izendapenen abusuzko erabilera eragozteko neurriak hartzea. Klausula horrek zuzeneko eraginik ez duen arren, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (hemendik aurrera, EBJA) behin eta berriz esan du epaile nazionalei dagokiela abusua zehaztea, eta zuzenbide nazionalaren esku dagoela konponbide eraginkor eta disuasiozkoak aplikatzea; agintari nazionalak premiatzen ditu disuasiozko neurri eraginkorrak har ditzaten eta, hala behar denean, argi eta garbi zigor dezaten aldibaterakotasun-abusua.

EBJAren jurisprudentziak azpimarratu egiten du, gainera, aldi baterako langileen eta finkoen araubide juridikoen arteko aldeen oinarri bakarra izan behar dela arrazoi objektiboak egotea, frogatzen ahal dutenak desberdintasun horren beharra dagoela helburua lortu ahal izateko.

Testuinguru horretan, 20/2021 Legeak, Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoak, prozedura-sail bat ezartzen du zenbait baldintza betetzen dituen aldi baterako enplegua egonkortzeko; eta, horrekin batera, erreformatu egiten du Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, neurri eraginkorrak antolaturik, etorkizunari begira aldibaterakotasun-abusuari eta -iruzurrari aurrea hartzeko eta horiek zigortzeko, eta, azkenik, giza baliabideak hobeki kudeatzeko moduko lanabes-ezarpena eta plangintza-kultura sustaturik.

Nafarroak Toki Administrazioaren arloan duen eskumen historikoa baliaturik eta foru lege honen bitartez, hiru helburu lortu behar dira: lehenik eta behin, 20/2021 Legearen oinarrizko izaera dela-eta, Nafarroako toki-entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuetarako antolatu beharra dago aldi baterako enplegua egonkortzea ahalbidetuko duten prozesuak, arau horretan ezarritako baldintzak betez, aldibaterakotasun-abusuko egoera historikoa eta larria jasaten baitute.

Era berean, beharrezkotzat jotzen da, egonkortze prozesu horien aurretik, foru gaikuntza duten funtzionarioei aukera ematea hutsik dauden lanpostu guztien arteko mugigarritasunerako eskubidea baliatzeko, ia hamar urte joan ondoren gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketaren bidez lanpostuak betetzeko prozesuetarako deialdirik egin gabe.

Horren ildotik, 20/2021 Legeak berariaz adierazten du lanpostuak betetzeko mugikortasuneko edo barne igoerako mekanismo aurretiazkoak bateragarriak izanen direla egonkortze prozesuekin.

Horretarako, foru lege honek aurreikusten du gaikuntzadun funtzionarioen mugigarritasuna egotea lanpostu huts guztien artean, eta halaber ezartzen du ezen, foru-gaikuntzadun funtzionarioen artean lanpostuak betetzeko lehiaketa bereziak amaitzen direnean, hautaprozesu baterako deialdia eginen dela, txanda irekian, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez foru gaikuntza lortzekoa.

Txanda irekiko deialdi horretan -2012tik eginen den lehena- eskainiko dira foru-gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatuak izan eta lekualdatze-lehiaketa bereziaren xede izanik lehiaketa horretan betetzen ez diren lanpostuak, ez badaude aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesuetan eskaini beharreko lanpostu hutsen zerrendan.

Azkenik, zenbait manu aldatu behar dira bai Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, bai Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legean, halako moldez non Nafarroako toki-entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak funtzionarioekin betetzea behin betiko bereiziko baita Nafarroako toki maparen berregituratze administratibotik, ekiditearren berriro sortzea denboran luzatutako aldibaterakotasun-egoerak, hori Europako zuzenbidearen eta 20/2021 Legearen beraren kontrakoa baita. Lege horretan ezarritako neurriak oinarrizkoak dira, eta horiek gure foru araudian txertatu beharra dago.

Gorago adierazi den bezala, funtzio publiko beharrezkoak dituzten lanpostuak funtzionarioz behin betiko betetzea baldintzatu edo eteten denean toki-entitateen egituraketa aldatzearen mende egonaraziz, urratu egiten dira bai Europar Batasuneko zuzenbidearen oinarriak bai 20/2021 Legearenak berarenak. Hain zuzen, lege horrek oinarrizko izaera dauka, eta administrazio publiko guztiei aplikatu behar zaizkien printzipio batzuk biltzen ditu.

Kontuan har bedi aipatu araua eman dela Estatuak administrazio publikoen araubide juridikoaren oinarrien gain eta haien funtzionarioen estatutu-araubidearen gain duen eskumenaren babesean; eta, alde horretatik, Nafarroari dagokiola, Foruaren Hobekuntzaren 49. artikuluaren arabera, Foru Komunitateko funtzionario publikoen estatutu-araubidearen gaineko eskumen esklusiboa, betiere mugatzat edukita, alabaina, Estatuko oinarrizko legeriak funtzionario publikoei aitortzen dizkien funtsezko eskubide eta betebeharren errespetua.

Horrela, foru gaikuntza duten funtzionarioen kolektiboarentzat aldi baterako enplegua egonkortzeko prozedurak antolatzearekin batera, Foru Komunitateari lege-araudi berri bat ematen zaio, bermatzen duena Nafarroako Toki Administrazioan beharrezkoak diren funtzio publikoetan aritzeari erreserbatutako lanpostuak betetzeko eta eskuratzeko sistemaren normalizazioa, halatan desblokeaturik gaur egun indarrean dauden legegintzako neurriek berek sortutako egoera.

Hori guztia egiten da, gainera, 6/1990 Foru Legearen X. tituluan esku sartu gabe, zeren eta, titulu horren osotasunari eta 4/2019 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrari eutsiz, iraupena bermatzen baitzaie bai egungo administrazio zerbitzuen batasunei -ordeztuko dituzten eskualdeak eratu arte, kasua denean-, bai eta 1.500 edo 3.000 biztanle baino gutxiagoko toki-entitateetako idazkari edo kontu-hartzaile lanpostuei, hurrenez hurren, harik eta eskualde bakoitza sortzeko foru legeak indarra hartzen duen arte, aipatu xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera eta 6/1990 Foru Legearen 361.1.e) artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kontuan izan behar da aipatu araudiak dagoeneko aurreikusten duela iraungi beharreko egoera pertsonal gisa manten daitezen, bertan adierazitako zertzeladekin, 1.500 bizilagun baino gutxiagoko udaletako idazkari lanpostuak, baldin eta eskualde bakoitza sortzeko foru legeak indarra hartzen duen unean lanpostu horiek beteta badaude Nafarroako Foru Komunitateak gaitutako funtzionarioekin.

Helburu horiek lortze aldera, foru lege honek hamar artikulu eta xedapen indargabetzaile bat biltzen ditu.

Lehenengo artikuluak foru gaikuntza duten funtzionarioen arteko lehiaketa berezia arautzen du lanpostuak betetzeko. Hurrengo manuan arautzen diren hautapen prozesuen aurretik eginen da lehiaketa hori.

Salbuespenezko prozedura da, 6/1990 Legearen 247. artikuluak eta hurrengoek gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketaren bitartezko lanpostu-betetzeari begira orokortasunez aurreikusten duten prozeduraz bestelakoa, arau horretako zenbait zehaztapen aplikatu beharrekoak badira ere foru lege honek arautu gabekoak diren alderdietan.

Lehiaketa horrek foru gaikuntza duten funtzionarioen mugigarritasuna ahalbidetuko du Nafarroako toki-entitateetan hutsik dauden idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu guztien artean. Lanpostu hutsen hasiera-zerrendari, zeina foru-gaikuntzadunei dagokienez lan publikoaren eskaintzaren pareko figura baita, hasierako onespena ematen zaio foru lege honen eranskinean, eta zerrenda horretan berariaz adierazten da zer lanpostu hutsek betetzen dituzten aldi baterako enplegua egonkortzeko baldintzak, zeinak ezarrita baitaude Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean.

Jarraian, arauaren 2. artikuluak ezartzen du, behin amaituta daudelarik foru-gaikuntzadun funtzionarioen arteko lanpostu-betetze lehiaketa bereziak, bi motatako hautaprozesuetarako deialdiak eginen direla, hurrengo artikuluetan zehazten direnak. Lehenik eta behin, 3. artikuluak aurreikusten du, gorago adierazi den moduan, foru gaikuntza lortzeko hautaprozesu bat egitea txanda irekiko deialdian, oposizio-lehiaketaren bidez.

Deialdi horretako lanpostuak izanen dira foru-gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak, zeinak, lekualdatze lehiaketa bereziaren xede izan ondoren betegabe suertaturik, ez baitaude jasota aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesuetan eskaini beharreko lanpostu hutsen zerrendan.

Jarraian, 4. artikuluak aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesuak arautzen ditu 20/2021 Legeko jarraibideen ildotik, bereizketa eginez oposizio-lehiaketa bidez eginen direnen eta merezimendu lehiaketaren bidez egonkortuak izateko baldintzak betetzen dituztenen artean, eta zenbait xedapen komun ezartzen ditu bi prozesuetarako. Xedapen horiek 5., 6. eta 7. artikuluetan garatzen dira.

Halaber, 8. artikuluan zenbait arau jasotzen dira, berdin aplikatzen ahal zaizkienak deialdi irekian oposizio-lehiaketaren bidez foru gaikuntza lortzeko hautaprozesuari nahiz aldibaterakotasuna egonkortzeko hautaprozesuei; ildo horretan, nabarmendu behar da prozesu horiek paraleloki eta koordinatuta eginen direla, eta deialdi bakarraren bidez edo zenbait deialdiren bidez antolatzen ahalko direla.

Eraginkortasun administratiboarekin lotutako arrazoiengatik, eta bat etorririk Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 252. artikuluan ezarritakoarekin, lanpostuez egun berean jabetuko dira 1. artikuluan aurreikusten diren merezimendu-lehiaketa berezietan lanpostua lortzen dutenak eta 4.etik 7.era bitarteko artikuluetan aurreikusitako hautaprozesuen ondoriozko foru gaikuntza lortzen dutenak.

Ondoren, 9. artikuluak aldatu egiten du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 247. artikuluaren 2. apartatua, funtzionario bitartezko lanpostu-betetzeari lege babesa ematearren ez bakarrik uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 243.2, 244.2 eta 361.1.e) artikuluetan jasotako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen kasuan, baizik eta administrazio zerbitzuen batasunetako lanpostu hutsenean, plantilla organikoko lanpostu propioak dituzten 1.500 edo 3.000 biztanle baino gutxiagoko toki-entitateetakoenean eta kontu-hartzaile lanpostu espezifikoak dituzten mankomunitateetako lanpostuenean ere, aipatu manuak ezartzen duenarekin bat.

Aurrekoaren ildo beretik, artikulu horrek berak 6/1990 Foru Legearen 248. artikuluaren 1. apartatuko a) letra aldatzen du, horren testua 247. artikuluaren aldaketari egokitzeko.

10. artikuluak Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen iragankorreko 2.etik 5.era bitarteko apartatuak ere aldatzen ditu, interpretazioari eta aplikazioari buruzko zalantzak eragiten zituzten zenbait alderdi argitzearren haien testuan.

Era berean, foru legearen gainerakoan ezarritakoarekin bat etorriz, arauak xedapen indargabetzaile bat ere badauka, zerikusia duena aipatu 4/2019 Foru Legearen laugarren eta bosgarren xedapen iragankorrekin, haien xedapenak bateraezinak direlako 20/2021 Legean ezarritakoekin eta foru lege honek egiten duen araubide berriarekin, zeinak ahalbidetzen baitu foru-gaikuntzadun lanpostuak modu normalean betetzea, ez dadin berriz gerta behin-behinekotasun egoera abusuzkoak sortzen dituen araugintzazko eragozpeneko egoerarik.

Foru lege honen bitartez erantzuna ematen zaio eskakizun historiko bati eta behin betiko konpontzen da aldibaterakotasun iraunkorraren arazoa, duela hogeita hamar urte baino lehenagotik idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu askori eragiten diena Nafarroako toki-entitateetan. Horretarako, hertsiki funtzionario bitartezkoa den zerbitzu bat bermatzen da funtzio publikoetan, gure Foru Komunitateko herritarrek hurbilen dituzten administrazioetan zerbitzu publikoen funtzionamendua eta zerbitzu-ematea bera behar bezalakoak izateko beharrezkoak eta funtsezkoak diren horietan.

1. artikulua. Lehiaketa berezia, lanpostuak foru-gaikuntzadun funtzionarioen artetik betetzekoa.

1. Foru lege honen 2. artikuluan araututako hautaprozesuak egin aurretik, lanpostuak foru-gaikuntzadun funtzionarioen artetik betetzeko lehiaketa berezia eginen da.

Lehiaketa horien xedea izanen da merezimendu lehiaketaren bidez betetzea Nafarroako toki-entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu guztiak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 247.2 eta 247.3 artikuluetan jasota egonik hutsik daudenak.

2. Horretarako, foru lege honen eranskinean onesten da Nafarroako toki-entitateetan hutsik dauden idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen hasiera-zerrenda, zeinean berariaz adierazten baita zeinek betetzen dituzten aldi baterako enplegua egonkortzeko baldintzak, Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezartzen direnak.

Hogei egun naturaleko epea ezartzen da, foru lege honek indarra hartu eta biharamunetik aurrera zenbatuko dena, informazio publikorako eta aipatu hasiera-zerrendari alegazioak aurkezteko.

3. Aurreko apartatuan ezarritako epea amaitu eta, alegaziorik aurkezten bada, horiek aztertu ondoren, Toki Administrazioaren arloko eskumena duen departamentuak, lanpostuak betetzeko aipatu lehiaketen deialdia egin aurretik, funtzionario gaituentzat merezimendu lehiaketan eskainiko diren idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du. Berariaz adierazi beharko da zein lanpostu hutsek betetzen dituzten aldi baterako enplegua egonkortzeko baldintzak.

4. Lanpostuak betetzeko lehiaketa berezian parte hartzeari, hautapen-epaimahaiei eta merezimendu-baremoen zehaztapenari dagokienez, helduko zaio Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 249. artikuluan eta hurrengoetan orokortasunez ezarritakoari, ezertan eragotzi gabe foru lege honetan xedatutako berezitasunak.

5. Kontu-hartzaile lanpostuak foru-gaikuntzadunen artetik betetzeko lehiaketa berezirako deialdia eginen da amaituta daudenean mailaz igotzeko prozedurak, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen iragankorrean aipatzen direnak.

Aipaturiko lehiaketa berezian berariaz baloratuko da, gutxienez ere guztizko puntuazioaren ehuneko 30ekin, A taldeko kontu-hartzaile lanposturako gaikuntza lortu izana deialdi publikoan, txanda irekian, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez.

6. Lanpostu hutsak betetzearen ondorioz suertatzen diren lanpostu hutsak sartuak izanen dira lanpostu-betetze lehiaketa berezian esleituriko lanpostu hutsari legokiokeen egonkortze-hautaprozeduran.

7. Foru-gaikuntzadun funtzionarioen arteko aipatu lehiaketetan lanpostua lortzen dutenek lanpostuaren jabetza hartuko dute foru lege honen 8. artikuluan ezartzen denari jarraituz.

2. artikulua. Lanpostuak foru-gaikuntzadun funtzionarioen artetik betetzeko lehiaketa bereziaren ondorengo hautaprozesuak.

Amaituta daudenean foru-gaikuntzadun funtzionarioen artetik lanpostuak betetzeko lehiaketa bereziak, aurreko artikuluan araututakoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 3.etik 8.era bitarteko artikuluetan arautzen diren hautaprozesuetarako deialdia eginen du. Prozesu horien taxuketan beti bermatuko dira lehia librearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak.

3. artikulua. Hautaprozesua, foru-gaikuntza lortzekoa deialdi bidez, txanda irekian, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez.

Foru-gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatuak izanik lekualdatze lehiaketa berezian betetzen ez diren lanpostuak, ez baldin badaude aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesuetan eskaini beharreko lanpostu hutsen zerrendan, esleituko zaizkie, Toki Administrazioaren arloko eskumena duen departamentuaren titularrak izendapena egin ondoren, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 245. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera txanda irekiko oposizio-lehiaketaren deialdian gaikuntza lortzen dutenei, albo batera utzi gabe arau honetan ezarritako berezitasunak.

Oposizio- eta lehiaketa-faseek%70eko eta%30eko balorazio proportzionala izanen dute hurrenez hurren, ezertan galarazi gabe euskararen balorazio gehigarrirako aplikatzekoa den araudiak ezartzen duena.

4. artikulua. Aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesuak.

20/2021 Legearen jarraibideei heldurik, aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesuen deialdiak eginen dira, bereizirik oposizio-lehiaketa bidez eginen direnak eta merezimendu lehiaketaren bidez egonkortuak izateko baldintzak betetzen dituztenak.

5. artikulua. Aldi baterako enplegua oposizio-lehiaketa bidez egonkortzeko hautaprozesua.

1. Foru Komunitateko Administrazioak aldi baterako enplegua oposizio-lehiaketaren bidez egonkortzeko hautaprozesu baterako deialdia eginen du. Prozesu horretan honako hauek sartu behar dira: Nafarroako toki-entitateetako egiturazko idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu huts egiturazkoak, zeinak, lanpostu-zerrendetan, plantillan edo giza baliabideak antolatzeko bestelako tresna batean egon zein ez egon, aurrekontu-zuzkidura edukirik 2020ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan bederen etenik gabe aldi baterako okupatuta egon baitira.

2. Oposizio- eta lehiaketa-faseek%60ko eta%40ko balorazio proportzionala izanen dute, hurrenez hurren, ezertan galarazi gabe euskararen balorazio gehigarrirako aplikatzekoa den araudian ezarritakoa.

Merezimenduen balorazioan kontuan hartuko dira, batez ere, Nafarroako toki-entitateetako idazkaritza eta kontu-hartzailetzako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Oposizio-faseko ariketak kanporatzaileak izaten ahalko dira.

Lehiaketa-fasearen ehuneko 45eko balorazio berariazkoa emanen da lanposturik lortu gabe gainditu egin bada Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzeko deialdietakoren bat, eta Nafarroako toki-entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuetarako oposizio-lehiaketako sistemaren bitartezko sarbidea.

6. artikulua. Salbuespenezko hautaprozesua, iraupen luzekoa den aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketa bidez egonkortzekoa.

1. Foru Komunitateko Administrazioak, behin bakarrik eta salbuespenez, merezimendu-lehiaketaren bidezko hautaprozesu baterako deialdia eginen du honako lanpostu hauek betetzeko: Nafarroako toki-entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu huts egiturazkoak, zeinak, lanpostu-zerrendetan, plantillan edo giza baliabideak antolatzeko bestelako tresna batean egon zein ez egon, aurrekontu-zuzkidura edukirik 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aldi baterako okupatuta egon baitira.

Deialdian honako lanpostu hauek ere sartuko dira: Nafarroako edozein toki-entitatetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu huts egiturazkoak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aldi baterako bete badituzte horrelako lan harremana duten langileek.

2. Merezimenduen balorazioan kontuan hartuko dira, batez ere, Nafarroako toki-entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuetan emandako zerbitzuak, albo batera utzi gabe euskararen balorazio gehigarrirako aplikatzekoa den araudian ezarritakoa.

Merezimendu-lehiaketaren ehuneko 45eko balorazio berariazkoa emanen da lanposturik lortu gabe gainditu egin bada Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzeko deialdietakoren bat, eta Nafarroako toki-entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuetarako oposizio-lehiaketako sistemaren bitartezko sarbidea.

7. artikulua. Aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesuetarako xedapen komunak.

Honako arau hauek bi egonkortze-hautaprozesuetan aplikatzekoak izanen dira:

1. Aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesuetarako deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko dira, eta prozesu horiek 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebatzi beharko dira.

2. Deialdi-ebaztetik ezin izanen da inolaz ere eratorri gastu gehikuntzarik, ez eta idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen kopurua handitzerik ere.

3. Diruzko ordain hau emanen zaie aurreko apartatuetan arautzen diren aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesu berezietatik bat ere ez gainditzeagatik Nafarroako toki-entitateekiko lan-harremana amaitzen zaien aldi baterako administrazio-kontratudun langileei, jardunean halakotzat daudelarik: hogei eguneko ordainsari finkoa zerbitzuan lan egindako urte bakoitzeko, eta urtebete baino gutxiagoko aldiak hilabeteka hainbanatuko dira, gehienez ere hamabi hilabetetaraino.

4. Egonkortze-hautaprozesuetan parte ez hartzeak ez du ezein kasutan sortuko diruzko ordaina jasotzeko eskubiderik.

5. Aldi baterako betetze etengabearen kontzeptuari dagokionez, etenik ez dela izan ulertuko da baldin eta lanpostua egiazki berriro bete bada hiru hilabete baino gehiagokoa ez den epean.

6. Funts berezi bat sortu eta zuzkituko da, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko Funtsari atxikitako diruzaintza-gerakinaren kargura, osoki pagatze aldera toki-entitateak ordaindu beharrean suerta litezkeen kopuruak, eratorriak direnean Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetako aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesuetatik, foru lege honek arautzen dituen horietatik.

8. artikulua. Hirugarren artikulutik zazpigarrenera bitartekoetan araututako hautaprozesuek amankomunean dituzten xedapenak.

1. Hirugarren artikulutik zazpigarrenera bitartekoetan araututako hautaprozesuak paraleloki eta koordinatuta eginen dira, eta deialdi bakarrean edo bat baino gehiagotan gauzatzen ahalko dira.

2. Eraginkortasun administratiboarekin lotutako arrazoiengatik, eta bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 252. artikuluan ezarritakoarekin, 1. artikuluan aurreikusten diren merezimendu-lehiaketa berezietan lanpostua adjudikatzen zaienak eta 3.etik 7.era bitarteko artikuluetan aurreikusitako hautaprozesuen ondorioz foru-gaikuntza lortzen dutenak egun berean jabetuko dira izendatuak izan direneko lanpostuaz.

3. Hautaprozesuetan parte hartu eta, horiek gainditu ez arren, deialdi bakoitzean nahikotzat jotzen den puntu kopurua behintzat lortzen dutenak sartuak izanen dira administrazio-araubideko aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrenda batean, eskaera egiten duten Nafarroako toki-entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuetako eginkizunetan aritzeko.

Txanda irekiko oposizio-lehiaketaren deialditik ateratzen den izangai-zerrendak lehentasuna izanen du, aldi baterako enplegua oposizio-lehiaketaren bidez egonkortzeko prozesutik ateratzen denaren aldean; eta azken horrek lehentasuna izanen du iraupen luzeko aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko salbuespenezko hautaprozesutik ateratzen denaren aldean.

4. Foru lege honetan aurreikusitako hautaprozesuak 2024ko abenduaren 31 baino lehenago ebatz daitezen ahalbidetze aldera, zilegi izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko egonkortze-prozesuetarako onesten diren epe-laburtze eta izapide-errazte erregelak aplikatzea.

9. artikulua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzea.

Bat.–Aldatu egiten da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 247. artikuluaren 2. apartatua. Hona testu berria:

“2. Lehiaketa horien xedea izanen da betetzea foru lege honetako 243.2, 244.2 eta 361.1.e) artikuluetan jasotzen diren lanpostuak, horiek hutsik daudenean. Lehiaketa-deialdia hiru urtean behin eginen da gutxienez, foru lege honetako 245. artikuluak aipatzen duen gaikuntza lortzeko deialdia onetsi aurretik.

Foru Lege honen 356. artikuluan ezarritako araua onesten ez den bitartean, lehiaketa horietan honako hauek ere sartuko dira, ezertan galarazi gabe foru lege honen 361.1.e) artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoa:

a) Deialdia onesten den unean administrazio zerbitzuen batasunetan hutsik dauden idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak.

b) 1.500 biztanle edo 3.000 biztanle baino gutxiagoko toki-entitateetan, hurrenez hurren, hutsik dauden idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak, baldin eta toki-entitate horiek beren plantilla organikoan lanpostu propioak badituzte deialdia onesten den unean.

c) Mankomunitateetan hutsik dauden kontu-hartzaile lanpostuak, baldin eta mankomunitate horiek beren plantilla organikoan lanpostu espezifikoak badituzte deialdia onesten den unean.”

Bi.–Aldatu egiten da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248. artikuluaren 1. apartatuko a) letra. Hona testu berria:

“a) Toki-entitateei jakinaraziko die zeintzuk diren lanpostu huts gisa edo hutsik egoteko moduko gisa jotzen diren idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak”.

10. artikulua. Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea aldatzea.

Aldatu egiten dira Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen iragankorraren 2.etik 5.era bitarteko apartatuak. Hona testua:

“2. Lehiaketa ebatzi eta gero, B taldeko gaikuntza baina A mailako titulazioa duten funtzionarioek betetzen dituzten B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak A taldean sartzen ahalko dira; aurretik funtzionario horiek mailaz igo beharko dute toki-entitate bakoitzaren esparrura mugatutako hautaprobak gaindituta, horretarako jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluak xedatzen duenari.

Maila-igoera horrek eta A taldeko kontu-hartzaile lanposturako izendapenak berekin ekarriko dute kasuko eginkizunetan aritzeko gaikuntza.

3. B taldeko funtzionario gaituek A taldeko kontu-hartzailearen gaikuntza lortua badute deialdi publikoan, txanda irekian, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez, automatikoki sartuko dira A taldean, aurreko apartatuak aipatzen duen aurretiazko maila-igoeraren beharrik izan gabe.

4. Toki-entitateek behar diren jarduketak eginen dituzte beren plantilla organikoak aldatu eta egokitzeko, kontu-hartzaile lanpostuak A taldean sartze aldera.

5. Iraungi beharreko egoera pertsonal gisa mantenduko dira B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak, baldin eta horietan dihardutenak badira Nafarroako Foru Komunitateak gaituriko funtzionarioak, A mailako titulaziorik ez dutenak edo bigarren apartatuak aipatzen dituen mailaz igotzeko hautaprobak gainditu ez dituztenak”.

Xedapen indargabetzailea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru lege honek xedatuaren kontra doazen maila bereko edo baxuagoko xedapenak eta, bereziki, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorra eta bosgarren xedapen iragankorraren 6. apartatua.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunean bertan.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 30ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

ERANSKINA

Idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu hutsen hasiera-zerrenda

Hasiera-zerrenda, hautaketa-sistematzat oposizio-lehiaketa daukaten Nafarroako toki-entitateetako idazkari-lanpostu hutsena (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikulua).

IDAZKARITZA

BETETZEA

PROFILA

LANALDIA

Barillas, Monteagudo eta Tulebrasko udal batasuna

2.1

%100

Donamaria, Urroz, Oiz eta Beintza-Labaiengo udal batasuna

2.1

Nahitaezkoa

%100

Longida, Artzi eta Orotz-Beteluko udal batasuna

2.1

Nahitaezkoa

%100

Zare, Eslaba, Lerga eta Ezporogiko udal batasuna

2.1

%100

Sakanako Mankomunitatea

2.1

Nahitaezkoa

%100

Hasiera-zerrenda, hautaketa-sistematzat merezimendu-lehiaketa daukaten Nafarroako toki-entitateetako idazkari-lanpostu hutsena (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak).

IDAZKARITZA

BETETZEA

PROFILA

LANALDIA

Ablitas

6. xedapen gehigarria

%100

Allo

6. xedapen gehigarria

%100

Altsasu

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Andosilla

6. xedapen gehigarria

%100

Añorbe

6. xedapen gehigarria

%100

Agoitz

6. xedapen gehigarria

%100

Arakil

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Aranguren

6. xedapen gehigarria

%100

Arbizu

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Areso

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Arguedas

6. xedapen gehigarria

%100

Arroitz

6. xedapen gehigarria

%100

Artaxoa

6. xedapen gehigarria

%100

Aiegi

6. xedapen gehigarria

%100

Azagra

6. xedapen gehigarria

%100

Bargota

6. xedapen gehigarria

%100

Baztan

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Berbintzana

6. xedapen gehigarria

%100

Bertizarana

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Buñuel

6. xedapen gehigarria

%100

Cadreita

6. xedapen gehigarria

%100

Cárcar

6. xedapen gehigarria

%100

Zarrakaztelu

6. xedapen gehigarria

%100

Cascante

6. xedapen gehigarria

%100

Castejón

6. xedapen gehigarria

%100

Oltza Zendea

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Corella

6. xedapen gehigarria

%100

Cortes

6. xedapen gehigarria

%100

Deikaztelu

6. xedapen gehigarria

%100

Eguesibar

6. xedapen gehigarria

%100

Ergoiena

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Lizarra

6. xedapen gehigarria

%100

Etxalar

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Fitero

6. xedapen gehigarria

%100

Fontellas

6. xedapen gehigarria

%100

Fustiñana

6. xedapen gehigarria

%100

Galar

6. xedapen gehigarria

%100

Goñi

6. xedapen gehigarria

%100

Itza

6. xedapen gehigarria

%100

Lakuntza

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Larraun

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Leitza

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Lekunberri

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Leotz

6. xedapen gehigarria

%100

Lerin

6. xedapen gehigarria

%100

Ledea

6. xedapen gehigarria

%100

Los Arcos

6. xedapen gehigarria

%100

Luzaide

6. xedapen gehigarria

%100

Martzilla

6. xedapen gehigarria

%100

Mélida

6. xedapen gehigarria

%100

Mendabia

6. xedapen gehigarria

%100

Mendigorria

6. xedapen gehigarria

%100

Murillo el Cuende

6. xedapen gehigarria

%100

Nabaskoze

6. xedapen gehigarria

%100

Olazti

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Ollaran

6. xedapen gehigarria

%100

Oteitza

6. xedapen gehigarria

%100

Azkoien

6. xedapen gehigarria

%100

Gares

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Puiu

6. xedapen gehigarria

%100

Ribaforada

6. xedapen gehigarria

%100

San Adrián

6. xedapen gehigarria

%100

Zangoza

6. xedapen gehigarria

%100

Santakara

6. xedapen gehigarria

%100

Sartaguda

6. xedapen gehigarria

%100

Sesma

6. xedapen gehigarria

%100

Sunbilla

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Deierri

6. xedapen gehigarria

%100

Valtierra

6. xedapen gehigarria

%100

Viana

6. xedapen gehigarria

%100

Villatuerta

6. xedapen gehigarria

%100

Atarrabia

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Esa

6. xedapen gehigarria

%100

Zuñiga

6. xedapen gehigarria

%34,20

Abartzuza eta Lezaungo udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Urdazubi eta Zugarramurdiko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Oibar eta Leatxeko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Allin eta Metautengo udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Anue eta Lanzko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Araitz eta Beteluko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Arantza eta Igantziko udal batasuna.

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Basaburu eta Imozko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Auritz, Orreaga eta Erroko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Burgi, Bidankoze eta Gardeko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Desoio, Santsol eta El Bustoko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Espartza Zaraitzu, Sartze, Galoze eta Gorzako udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Esprontzeda, Torralba del Río eta Azueloko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Etxauri, Bidaurreta, Ziritza eta Etxarriko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Eulate, Larragoa eta Aranaratxeko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Ezkaroze, Orontze eta Jaurrietako udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Garinoain, Orisoain eta Untzueko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Garralda eta Ariako udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Goizueta eta Aranoko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Hiriberri, Garaioa eta Aribeko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Iguzkitza, Lukin, Villamayor de Monjardín eta Barbaringo udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Izaba eta Uztarrozeko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Ituren eta Zubietako udal batasuna

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Txulapain eta Atezko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Lana, Mues, Piedramillera eta Sorladako udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Legaria, Etaiu, Oko eta Olexoako udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Mendaza, Nazar eta Mirafuentesko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Otsagabi eta Itzaltzuko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Orbaitzeta eta Orbarako udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Erronkari eta Urzainkiko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

San Martin Unx eta Uxueko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Ultzama eta Odietako udal batasuna

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Urraulbeiti eta Urraulgoitiko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Zabaltza eta Beraskoaingo udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Gesalatz eta Jaizko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Barasoain eta Olorizko udal batasuna

6. xedapen gehigarria

%100

Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Elkartea (Zirauki, Mañeru, Artazu eta Girgillao)

6. xedapen gehigarria

%100

Bakaiku eta Iturmendiko udalak

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Uharte Arakil, Irañeta eta Arruazuko udalak

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Aberin, Arellano eta Morentingo Langile Mankomunitatea

6. xedapen gehigarria

%100

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea (Ibargoiti, Itzagaondoa, Lizoainibar-Arriasgoiti, Elo, Untzitibar, Urrotz)

6. xedapen gehigarria

%100

Kodesko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea (Aguilar Kodes, Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Aras)

6. xedapen gehigarria

%100

Izarbeibarko Hondakin eta Ur Mankomunitatea

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Malerrekako Mankomunitatea

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Erronkaribarko Batzarra

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Aezkoako Batzarre Nagusia

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Zaraitzu Ibarreko Unibertsitatea

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Antsoain

8. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Bera

8. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Berriozar

8. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Faltzes

8. xedapen gehigarria

%100

Funes

8. xedapen gehigarria

%100

Lesaka

8. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Milagro

8. xedapen gehigarria

%100

Erriberri

8. xedapen gehigarria

%100

Orkoien

8. xedapen gehigarria

%100

Zizur Nagusia

8. xedapen gehigarria

%100

Doneztebe eta Elgorriagako udal batasuna

8. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Tebas-Muru Artederreta eta Biurrun-Olkozko udal batasuna

8. xedapen gehigarria

%100

Beire eta Pitillasko Langile Mankomunitatea

8. xedapen gehigarria

%100

Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea (Adios, Eneritz, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar eta Uterga)

8. xedapen gehigarria

%100

Hasiera-zerrenda, hautaketa-sistematzat oposizio-lehiaketa daukaten Nafarroako toki-entitateetako idazkari-lanpostu hutsena. Txanda irekiko hautaprozesua, 6/1990 Foru Legekoa.

IDAZKARITZA

BETETZEA

PROFILA

LANALDIA

Ameskoabarrena

Irekia

%100

Barañain

Irekia

%100

Berriobeiti

Irekia

%100

Burlata

Irekia

%100

Cabanillas

Irekia

%100

Gazteluberri

Irekia

%29

Zizur

Irekia

%100

Uharte

Irekia

%100

Irurtzun

Irekia

%100

Lodosa

Irekia

%100

Miranda Arga

Irekia

%100

Murillo el Fruto

Irekia

%100

Noain (Elortzibar)

Irekia

%100

Tafalla

Irekia

%100

Alesbes

Irekia

%100

Abaurregain eta Abaurrepeko udal batasuna

Irekia

%100

Antzin, Abaigar eta Murietako udal batasuna

Irekia

%100

Kaseda eta Galipentzuko udal batasuna

Irekia

%100

Ezkabarte eta Olaibarko udal batasuna

Irekia

%100

Elizagorri, Torres del Río eta Armañantzasko udal batasuna

Irekia

%100

Eratsun, Saldias eta Ezkurrako udal batasuna

Irekia

Nahitaezkoa

%100

Xabier eta Petilla Aragoiko udalen hitzarmena

Irekia

%100

Zangoza Eskualdeko Mankomunitatea

Irekia

%100

Hasiera-zerrenda, hautaketa-sistematzat oposizio-lehiaketa daukaten Nafarroako toki-entitateetako kontu-hartzaile lanpostu hutsena (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikulua).

KONTU-HARTZAILETZA

BETETZEA

PROFILA

LANALDIA

Tutera

2.1

%100

Hasiera-zerrenda, hautaketa-sistematzat merezimendu-lehiaketa daukaten Nafarroako toki-entitateetako kontu-hartzaile lanpostu hutsena (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak).

KONTU-HARTZAILETZA

BETETZEA

PROFILA

LANALDIA

Andosilla

6. xedapen gehigarria

%100

Antsoain

6. xedapen gehigarria

%100

Arguedas

6. xedapen gehigarria

%100

Burlata

6. xedapen gehigarria

%100

Caparroso

6. xedapen gehigarria

%100

Castejón

6. xedapen gehigarria

%100

Cortes

6. xedapen gehigarria

%100

Etxarri Aranatz

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Irurtzun

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Leitza

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Orkoien

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa B2

%100

San Adrián

6. xedapen gehigarria

%100

Valtierra

6. xedapen gehigarria

%100

Viana

6. xedapen gehigarria

%100

Doneztebe, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako udal batasuna

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Calibus Administrazio Zerbitzuen Elkartea (Ablitas, Barillas, Monteagudo eta Tulebras)

6. xedapen gehigarria

%100

Cadreita eta Alesbesko udalen hitzarmena

6. xedapen gehigarria

%100

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea

6. xedapen gehigarria

%100

Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea

6. xedapen gehigarria

%100

Erdialde-Mairagako Mankomunitatea

6. xedapen gehigarria

%100

Sakanako Mankomunitatea

6. xedapen gehigarria

Nahitaezkoa

%100

Ribaforada

8. xedapen gehigarria

%100

Hasiera-zerrenda, hautaketa-sistematzat oposizio-lehiaketa daukaten Nafarroako toki-entitateetako kontu-hartzaile lanpostu hutsena. Txanda irekiko hautaprozesua, 6/1990 Foru Legekoa.

KONTU-HARTZAILETZA

BETETZEA

PROFILA

LANALDIA

Barañain

Irekia

%100

Berriozar

Irekia

%100

Cintruénigo

Irekia

%100

Mendabia

Irekia

%100

Faltzes eta Mirandako elkartea

Irekia

%100

Iragarkiaren kodea: F2207986