106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu kartak onesten dituena.

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzu kartak arautu zituen. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 11ko 119/2005 Foru Aginduaren bidez, zerbitzu karten diseinua eta egitura ezarri ziren.

Urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legeak, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzkoak, xedapen gehigarri bakarrean ezarri zuen kultur arloko eskumena duen departamentuak zerbitzu kartak onetsiko dituela, eta bertan zehaztuko dela zein diren prestazioak bere eskumen esparruetan, haien kalitatea hobetzeko eta herritarren beharrei, gogoei eta eskaerei hobeki erantzuteko, bai eta, azkenik, foru lege honetan aitortzen diren kultur eskubideak baliatzea bermatzeko ere.

Zerbitzu kartetan Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren konpromisoak bildu dira, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua, Liburutegi Zerbitzua, Museoen Zerbitzua, Kultur Ekintza Zerbitzua, Ondare Historikoaren Zerbitzua eta Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atala (Argitalpenak) herritarrekin lotuz.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

AGINTZEN DUT:

1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu kartak onestea. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok ezagutu ditzan.

3. Foru agindu hau Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratzen denetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 23an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Zerbitzu kartak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2204576