106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

2/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko apirilaren 28an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 2/2022 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen aurrekontuan diru-sarreren bidez sortutako kreditua da. Onestearekin batera sartu zen aldaketa indarrean, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. atalean adierazitakoarekin bat etorriz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 8.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 8.000,00 euro.

Donezteben, 2022ko maiatzaren 17an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2207168