106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 484. lurzatian. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 10eko 2022-0701 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, baimendutako solairu kopurua aldatzeko 1. poligonoko 484. lurzatian, Vicarli Handling SAk sustatua (205/2022 espedientea).

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2022ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2207593