106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 349. lurzatian. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Uharteko 2. poligonoko 349. lurzatian. Horren xedea da hiri-lurzoruari dagozkion hirigintza-determinazioak aldatzea, lurzatiko industria-eraikuntza handitzeko. Sustatzaileak dira Goicoechea Alfonso Julio eta Amorena Iturralde Silvia.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2207488