106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

212/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien oinarriak onesten dituena 2022rako.

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Lan Zerbitzuak, Administrazio honetako beste departamentu batzuekin lankidetza eginez, Nafarroako Lan Autonomoaren II. Plana ari da prestatzen. Hura onetsi arte, 2017-2020 aldirako Nafarroako Lan Autonomoaren I. Plana garatzen jarraitzen dugu. Aipatu planean, zortzi ildo estrategikotan antolatuta, anbizio handiko jarduketak jaso dira, xedetzat dutenak autoenpleguari ahal den babes handiena ematea eta enpresak sortzen laguntzea.

“Posizionamendua hobetzea” izeneko 8. ildo estrategikoa honako honetan datza: autonomoaren ikusgarritasuna hobetzea, barnekoa eta kanpokoa, eta, zehazki, autonomoen lanaren bikaintasuna aitortzea.

Horretarako, beharrezkoa izan da Nafarroako gizartearen aurrean Nafarroako profesional askoren eta lanbide askoren lana eta ahalegina aitortuko dituen sari bat sortzea eta mantentzea. Zehazki, urtero eginen den erreferentziazko ekitaldi bat sortzen ari gara Nafarroako autonomoei babesa eta aintzatespena ematea errazteko eta bultzatzeko, eta, bide batez, ekintzaileak diren pertsonei pizgarri bat eskaintzeko.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 254/2018 Ebazpenaren bidez ezarri ziren “Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sariak”; sari horiek, izan ere, sustapen eta babes ekintza bat dira Nafarroako Autonomoen Jardunaldiaren barnean, eta xedetzat dute Nafarroako gizartea kontzientziatzea autonomoaren figurari buruz eta Nafarroako Foru Komunitateko ekonomiaren antolamenduan duen zeregin erabakigarri eta egituratzaileari buruz.

2020. eta 2021. urteetan, COVID-19ak sortutako ezohiko egoeraren ondorioz, bertan behera gelditu zen urteroko ekitaldi hori, Nafarroan autonomoen lana babestu eta aintzatesteko erreferentziazko eragileak biltzen zituena. Ikusirik egungo egoerak bide ematen duela ekitaldi publikoak egiteko, eta osasun neurri egokiak betez, betiere, berriz abiarazi dira autonomoen lana eta Nafarroako gizarteari egiten dioten ekarpena ikusarazi eta aitortzeko ekintzak, batez ere pandemiako hilabeteetan egin behar izan duten ahaleginaren ondoren.

Horrenbestez, bidezkoa da onestea eta argitaratzea Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien 2022ko deialdiko oinarriak, eta adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien oinarriak onestea 2022rako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideei igortzea eta ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren 2020ko martxoren 18ko Erabakiaren bidez izendatu ziren.

3 Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko 2022ko Sarien xedea da Nafarroako Foru Komunitateko autonomoen lana eta ahalegina aitortzea.

2. oinarria.–Hartzaileak.

Deialdi honetako sarietarako eta aitorpen edo aipamen berezirako hautagai izaten ahalko dira Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide berezian edo kasuan kasuko lanbide elkargoaren mutualitatean alta egoeran dauden edo azken urteetan egon diren pertsonak, beren jarduera Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzen badute edo azken bi urteetan, gutxienez, gauzatu badute.

3. oinarria.–Sariak.

Hamasei sari emanen dira osotara eta aitorpen edo aipamen berezi bat.

Sari bana emanen da modalitate hauetako bakoitzeko:

–1. modalitatea: gizonezkoen enpresa arloko esperientziarik onena.

–2. modalitatea: emakumeen enpresa arloko esperientziarik onena.

–3. modalitatea: gazteen enpresa arloko esperientziarik onena.

–4. modalitatea: desgaitasuna duten pertsonen enpresa arloko esperientziarik onena.

–5. modalitatea: enpresa arloko esperientzia berritzailerik onena.

–6. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritzako elikagaien sektorea.

–7. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: iturgintza, elektrizitatea, berokuntza, klimatizazioa, gasa eta suteen prebentzioa eta ingeniaritzak.

–8. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: eraikuntza, zurgintza, ebanisteria, pintura, igeltserotza, beiragintza, arkitektura, barne-diseinua eta paisajismoa.

–9. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: merkataritza, ehungintza eta zapatagintza.

–10. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: ibilgailu motordunen eta motozikleten konponketa, metalaren sektoreko tailerrak.

–11. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: garraioa eta biltegiratze-lana.

–12. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: ostalaritza, gozotegiak, okindegiak eta prestalekuak.

–13. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: informazioa, komunikazioa, marketina eta publizitatea, informatika, robotika, jarduera administratiboak, aholkularitzak, abokatuak, gizarte graduatuak eta zerbitzu osagarriak.

–14. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: hezkuntza eta prestakuntza.

–15. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: osasunarekin (fisikoa eta mentala) lotutako jarduerak, edertasuna eta zainketak, farmazia eta animalien munduarekin lotutako guztia.

–16. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: jarduera artistikoak, aisialdikoak eta entretenimenduzkoak eta zerbitzu soziokulturalak.

Era berean, aitorpen edo aipamen berezia emanen zaio deialdi honen 7. oinarrian ezarritakoaren arabera botoen azken zenbaketan boto kopururik handiena lortzen duen pertsonari, aintzat hartuta pertsona horrek garatu duen jardueran egindako ibilbide profesionala eta jarduera horrek bere inguruan eta Nafarroako gizartean izandako eragina edo garrantzia.

4. oinarria.–Hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia.

4.1. Hautagaitzak bide telematikotik aurkezten ahalko dira Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, edo bestela aurrez aurre Nafarroako Gobernuak jarritako erregistroetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Lan Autonomoaren Atalari zuzenduko zaizkio. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz aurkez daitezke.

Posta elektronikoaren bidez ere aurkezten ahal dira hautagaitzak (trabajoautonomo@navarra.es).

4.2. Hautagaitzak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.3. Sarirako hautagaitza aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita 7. oinarrian ezarritakoaren arabera egindako boto zenbaketaren azken emaitzak ere.

5. oinarria.–Dokumentazioa.

Interesdunek zein modalitatetan lehiatu nahi duten, horretan aurkeztuko dute hautagaitza eta/edo aipamen berezian, eta horretarako, dokumentazio hau erantsi beharko dute:

a) Hautagaitza aurkezteko inprimakia, horretarako prestatu den ereduaren arabera, hautagaitzaren xedeko autonomoen taldeko pertsonaren izena eta harremanetarako datuak azalduko dituena.

b) Azalpen memoria (500 hitz gehienez), delako autonomoa aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena, baita egokitzat jotzen den gainerako informazioa ere, saria eskuratzeko kontuan hartzen diren merezimenduen frogagarri.

c) Nahi izanez gero, negozioaren filosofia irudikatzen duen argazki bat eransten ahalko da. Argazki hori ikusgai egonen da, hautagaitzarako eskabidean emandako gainerako datu profesionalekin batera, www.feriadetrabajoautonomodenavarra.com web orrian.

d) Nahi izanez gero, hautagaitzaren aldeko gutunak aurkezten ahalko dira.

e) Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak indartu eta egiaztatzeko.

Antolatzaileak, bidezkotzat jotzen duenean, pertsonei proposatzen ahal die lehiatzen diren modalitatea aldatzea.

Ez dira sarituko aurreko edizioetan sarituak izan diren pertsonak.

6. oinarria.–Hautagaitzetan egindako akatsen zuzenketa.

Hautagaitzak goitik behera beteak aurkezten ez badira, edo behar den dokumentazio guztia eransten ez bada, interesdunari errekerimendua eginen zaio bost egun naturaleko epean akatsa zuzen dezan edo falta diren agiriak gehitu ditzan, eta adieraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ondorioztatuko dela, aurretik behar den ebazpena emanik.

7. oinarria.–Botoak emateko prozedura, erabakia, eta saria ematea.

7.1. Eskabideak bidaltzeko epea amaitutakoan, modalitate guztietako hautagaitzak www.feriadetrabajoautonomodenavarra.com web orrian argitaratuko dira, herritarrek hautagaitza horiek ezagut ditzaten. 2022ko ekainaren 24an hasiko da botoak emateko epea, eta 2022ko uztailaren 31n bukatuko.

7.2. Modalitate bakoitzean boto gehien lortzen dituen hautagaitzak irabaziko du. Gehienez 26 puntu lortzen ahal dira, honela banaturik:

–Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideek 13 puntu ematen ahalko dituzte gehienez.

Erabakia hartzearren, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluak aurkezten diren hautagaien balorazioa eginen du, irizpide hauen arabera, hautagai bakoitzarekin ponderazio berbera erabiliz:

a) Autonomoaren ibilbide profesionala urtez urte garatu duen jardueran.

b) Jardunbide egokiak, proposatutako pertsonak egindako lanaren internazionalizazioa edo eragin soziala.

Hautagaitzak objektibotasun, gardentasun eta berdintasun irizpide zorrotzei jarraikiz baloratuko dira.

Erabakiak gehiengo soilez hartuko dira. Behar izanez gero, Kontseiluko kideek botoa delegatzen ahalko dute. Berdinketarik gertatuz gero, kontseiluburuak ebatziko du kalitateko botoa erabiliz. Idazkariak adosten diren jarduketa eta erabaki guztiei buruzko akta eginen du, eta puntuak emateko irizpideei jarraikiz hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoiak agertu beharko dira bertan.

–Modalitate bakoitzean aurkeztutako hautagaiei herritarrek emandako boto kopuruaren araberako proportzioan 13 puntu emanen dira, gehienez.

Pertsona bakoitzak boto bakarra ematen ahalko du modalitate bakoitzean. Telematikoki bozkatuko da, www.feriadetrabajoautonomodenavarra.com webgunean dagoen tresnaren bitartez, 2022ko uztailaren 31ra arte, egun hori barne.

7.3. Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluak emandako puntuak eta herritarren botoak batu ondoren, emaitzak www.feriadetrabajoautonomodenavarra.com web orrian argitaratuko dira, eta bertan emanen da erabakiaren berri. Erabakia apelaezina izanen da. Berdinketarik bada, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko buruak ebatziko du, kalitateko botoa baliatuz.

7.4. Erabakia jendaurrean jakinaraziko da; horren bidez, aditzera emanen da sariak zein pertsonari eman zaizkien, edo, kasua bada, saria eman gabe gelditu dela.

7.5. Hona zertan datzan sari bakoitza: diploma bat eta golardoa. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emanen ditu sariak, 2022ko urriaren 15ean horretarako antolatuko den ekitaldi publikoan.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien 2022ko deialdi honen oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, baita deialdia aplikatzeko egintzen kontra ere, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

II. eranskina.–2022an Autonomoen Lana Aitortzeko Sarietarako hautagaitza aurkezteko inprimakia.

III. eranskina.–2022an Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien aipamen berezirako hautagaitza aurkezteko inprimakia.

Deskargatu II. eta III. eranskinak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2206263