106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIORDIA

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu 1, lanaldi partzialekoa, lanaldi erdia, D mailakoa.

–Liburuzainaren lanpostu 1, lanaldi partzialekoa, astean 20 ordu, C mailakoa.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ziordian, 2022ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2207835