106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN MARTIN UNX

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da onetsi dela, San Martin Unxeko Udalak 2022ko maiatzaren 23an hartutako erabakiaren bidez, San Martin Unxeko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea San Martin Unxeko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, jasotzen duena honako lanpostu hau, kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko):

1.–Funtzionarioak:

–Idazkari lanpostua, Uxueko Udalarekin batera, Nafarroako Gobernuaren eskumena.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

San Martin Unxen, 2022ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2207657