106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARE

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da onetsi dela, Zareko Udalak 2022ko maiatzaren 13an hartutako erabakiaren bidez, Zareko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Zareko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, jasotzen duena honako lanpostu hau, kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko):

1. Izaera: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (%40). Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: teknikari kontularia. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Zaren, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L2207656