106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZKABARTE

Akats zuzenketa 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an, 2022ko lan publikoaren eskaintza. Bertan akats bat badela ikusi da.

Kontuan hartuz administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskaturik, noiznahi zuzendu ditzaketela beren egintzetako akats material, aritmetiko edo egitatezkoak, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Akatsa zuzentzen da, eta, beraz, honako hau dioen tokian:

“Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

1.–Karrerako funtzionarioak.

• 2.3 zenbakidun plaza.–Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %33,93. Sarbidea: lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: merezimendua (%10).

• 3.3 zenbakidun plaza.–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %27,01. Arriskuko osagarria: %4. Sarbidea: lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: ez.

Lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez beteko dira.

Honako hau behar du:

“Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

1.–Karrerako funtzionarioak.

• 2.3 zenbakidun plaza.–Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %33,93. Sarbidea: lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: merezimendua (%10).

• 3.3 zenbakidun plaza.–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %27,01. Arriskuko osagarria: %4. Sarbidea: lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: ez”.

Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Ezkabarten, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2207698