106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren maiatzaren 24ko 2022/137 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Buñuelgo Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintzaren aldaketa, honela:

Lehena.–Onestea aldaketa egitea Buñuelgo Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintzan (2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 12koa), bertan gehituz honako lanpostu hauek, kontuan hartuz abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: garbiketako langilea, 11 zenbakia plantilla organikoan. Maila: D. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: brigadako behargina, 13 zenbakia plantilla organikoan. Maila: E. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: brigadako behargina, 14 zenbakia plantilla organikoan. Maila: D. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: brigadako behargina, 15 zenbakia plantilla organikoan. Maila: D. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten aldi baterako lan-kontratudunei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Buñuelen, 2022ko maiatzaren 24an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2207712