106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Akats zuzenketa 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Baztango Udaleko alkateak 2022ko maiatzaren 26an 81/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Akatsa atzeman denez Baztango Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza onartzen duen 70/2022 Alkatetzaren Ebazpenean (2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen maiatzaren 19an), ebatzi dut akatsa zuzentzea:

–Honela dioen lekuan:

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: basozaina. C maila. Hizkuntza Eskakizuna: euskara C1. Sarrera sistema: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honako hau behar du:

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: basozaina. C maila. Hizkuntza Eskakizuna: euskara C1. Sarrera-sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honela dioen lekuan:

Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: akordeoi irakaslea. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sarrera-sistema: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honako hau behar du:

Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: akordeoi irakaslea. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sarrera-sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honela dioen lekuan:

Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: gitarra irakaslea. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sarrera-sistema: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honako hau behar du:

Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: gitarra irakaslea. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sarrera-sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honela dioen lekuan:

Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: klarinete irakaslea. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sarrera-sistema: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honako hau behar du:

Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: klarinete irakaslea. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sarrera-sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honela dioen lekuan:

Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: udaletxeko atezaina (goizez). D maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Oposizio-lehiaketa sartzeko sistema (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honako hau behar du:

Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: udaletxeko atezaina (goizez). D maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sarrera-sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Enplegu publikoaren eskaintza udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten.

–Ebazpen hau jakinaraztea lan-eskaintza publikoaren eraginpeko lanpostuak betetzen dituzten udaleko aldi baterako langileei.

–Ebazpen honen kontra honako helegite hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baztanen, 2022ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2207883