106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALLO

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Alkatetzak ebazpena eman du zuzentzeko maiatzaren 20ko 64/2022 Ebazpena, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa betetzeari buruzkoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan), zeinaren bidez onetsi baitzen Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza. Bada, bertan eskaintzen den “garbiketako langilearen” lanpostuak “funtzionarioen araubidea” izan behar du, eta, beraz, iragarkiak honela behar du lanpostu horri dagokionez:

–Garbiketako langilea. Maila: D. Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Oposizio-lehiaketa (2. artikulua)”.

Hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen legeria bete dadin.

Allon, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2207800