105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Ordenantza, gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak kudeatzekoa. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2022ko maiatzaren 4an egin bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak kudeatzeko ordenantza eta haren eranskina. Ordenantzaren xedea da gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak emateko prozedura gauzatzea, banakako ebaluazioaren araubidean.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza eta haren eranskina behin betiko onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erronkarin, 2022ko maiatzaren 12an.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2207143