105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

3D/2022 EBAZPENA, maitzaren 2koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita gordailutu dela “Nafarroako Eraikitzaileen eta Sustatzaileen Elkartea” (ACP Navarra siglak, gaztelaniaz) izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000295; lehengo gordailu zenbakia: 31/102).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Luis María Munarriz Moreno jaunak egin zuen, 31/2022/000020 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Batzar Orokorrak, 2022ko martxoaren 28an egindako bilkura berezian, aho batez erabaki zuen elkarte horren estatutuen 2. artikulua (egoitza soziala) aldatzea. Horrenbestez, hauxe da egoitza soziala: Alzania ibaia kalea 29, 2. solairua, 12. bulegoa, 31006 Iruña.

Ziurtagiria Juan Las Navas Lacalle lehendakari jaunak sinatua dago, eta Luis María Munárriz Moreno idazkariak ontzat eman du.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taula telematikoan jartzea ere, eratzearen berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2206581