105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Desjabetze-prozeduran okupatu aurreko agiriak egitera joatea eskuordetzea Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiektua eguneratzeko (5.1-Elortz ibaia, Zizur-Getze Galar zatia)

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak, 2022ko maiatzaren 17an, 225/2022 zenbakiko ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:

“2022ko apirilaren 25eko 193/2022 zenbakiko ebazpenaren bidez, deia egin zitzaien SA-272, SA-274 eta SA-294 finken titularrei (hurrenez hurren, Galarko 4. poligonoko 422, 426 eta 468 katastroko finkei dagozkie), “Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiektua eguneratzea, 5.1 zatia-Elortz ibaia (Zizur-Getze Galar zatia)” proiektuak ukitutakoei, desjabetzearen onuradunari eta Galar Zendeako alkateari, edo horretarako eskumena ematen dion zinegotziari, 2022ko maiatzaren 20an Galar Zendeako udaletxean ager daitezen, finka horien okupatu aurreko agiriak egiteko eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak, eta ordainketa egiteko.

Ebazpen horretan, halaber, jaso zen ekitaldi horretara, Iruñerriko Mankomunitatearen ordezkaritzan, lehendakari jauna edo eskumena ematen dion Batzorde Iraunkorreko kide bat joango zela, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sinatzeko.

Iruñerriko Mankomunitateko Estatutuen 21. artikuluan eta Antolaketa eta Funtzionamendu Araudiaren 30. eta 31. artikuluetan jasota dagoenaren arabera,

EBATZI DUT:

1. M.ª Teresa Esporrín Las Heras andrearen esku uztea 2022ko maiatzaren 20an, 12:00etan, Galar Zendeako udaletxean agertzea, Mankomunitatearen ordezkaritzan, SA-272, SA-274 eta SA-294 finken titularrei (hurrenez hurren, Galarko 4. poligonoko 422, 426 eta 468 katastroko finkei dagozkie), “Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiektua eguneratzea, 5.1 zatia-Elortz ibaia (Zizur-Getze Galar zatia)” proiektuak ukitutakoei, helburu horretarako egindako deiarekin lotuta, egun horretan sinatzeko, adostasunez, finka horien okupatu aurreko agiriak eta, egokia bada, behin betiko okupatzekoak eta ordainketa egitekoak, eta bidezkoak diren agiri guztiak.

2. Ebazpen honen berri ematea M.ª Teresa Esporrín Las Heras andreari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratzea”.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2207316