105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa ordenantza batean: ordenantza fiskala, arautzen duena eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (3. ordenantza). Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2022ko otsailaren 11n egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean (3. ordenantza).

Jendaurreko epea bukaturik inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, erabakia behin betikoa bilakatzen da. Ordenantzako aldaketaren testu osoa argitaratzen da ondotik, ondorio juridikoak izan ditzan.

Villatuertan, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

ERANSKINA

3. ordenantzaren 3. artikulua.

2. apartatua. Hobariak:

a) Zerga-kuotaren %80ko hobaria aplikatuko zaie bizitegietarako eraikuntzei, instalazioei eta obrei baldin eta autokontsumorako sistemak ezartzen badituzte eguzki-energiaren aprobetxamendu termikorako edo elektrikorako.

b) Zerga-kuotaren %40ko hobaria aplikatuko zaie industriarako eraikuntzei, instalazioei eta obrei baldin eta autokontsumorako sistemak ezartzen badituzte eguzki-energiaren aprobetxamendu termikorako edo elektrikorako.

Aipatutako bi kasuetan, hobaria mugatuko da soil-soilik zehazki helburu horretarako diren eraikuntzen, instalazioen eta obren kuotaren zatira, baldin halakoak ezartzea ez bada nahitaezkoa, edo indarreko arauek ezarritako betebeharrak gainditzen dituen zatira, behar den kasuan. Hobaria izateko, interesdunak aurkeztu beharko du aurrekontu xehatu bat, non zehaztuko baita kasu honi dagokion eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostua.

Eraikuntza, instalazioa edo obra egiten hasi aurretik aurkeztu behar du zergapekoak eskabidea. Hobaria aplikatzeko, beharrezkoa izanen da hobariaren onuraduna den subjektu pasiboak egunean izatea Villatuertako Udalarekin dituen zerga-betebeharrak edo zerga izaera ez duten betebeharrak, hobariaren xede den kuota sortzeko unean.

Ez da hobari hauetarako eskubiderik izanen lizentziarik gabe egindako obrak legeztatzeko espedienteen kasuetan”.

Iragarkiaren kodea: L2207221