105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Udal honetako alkate udalburuak, 2022ko maiatzaren 13an, 082/2021 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa, hitzez hitz:

“Jarraikiz Kode Zibilaren 51.2.1 artikuluari, bertan ezartzen baita ezkontza zibilak egiteko eskumena dutela ezkontza egiten den udalerriko alkateak edo hark eskuordetzen duen zinegotziak.

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean emandako,

EBAZTEN DUT:

1. Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea toki-erakunde honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Alkatetzak beretzat gordetzen du egokitzat jotzen dituen ezkontza zibilak baimentzeko ahalmena.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, baita Udalbatzari ere egiten duen hurrengo ohiko bilkuran, eta argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Egintza honen aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, errekurtso hauek jar daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita”.

Villatuertan, 2022ko maiatzaren 16an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2207122