105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

4D/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita gordailutu dela “Iruñeko Hotelen Elkartea” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000296; lehengo gordailu zenbakia: NA/218).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Sara Isabel Martínez Sánchez andreak egin zuen, 31/2022/000022 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Batzar Orokorrak, 2022ko martxoaren 9an egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen elkartearen estatutuen 1., 4., 6., 7., 9., 13. eta 32. artikuluak aldatzea.

Jorge Fernández Nuin jaunak sinatu du ziurtagiria, idazkari gisa, eta Sara Isabel Martínez Sánchez lehendakariak ontzat emana dago.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek amaiera ematen dio bide administratiboari. Interesdunek zilegi dute gordailuan utzitako dokumentazioa aztertzea eta haren kopia eskatzea telematika bidez Nafarroako Foru Komunitateko Sindikatuen eta Enpresa Elkarteen Erregistroaren aplikazioaren bidez, eta zilegi da, orobat, estatutuak aurkaratzea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2206584