105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Torres del Rioko Udalak, 2022ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen enkante publikoa egitea, ahozko posturen bidez, jurisdikzio honetako larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, bazkaleku bakarrean.

Enkantea Torres del Rioko udaletxean eginen da 2022ko ekainaren 13an, 13:00etan. Enkantean parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da frogatzea 600,00 euroko behin-behineko bermea jarri izana, eta inolako zorrik ez izatea Torres del Rioko Udalean.

Baldintzen agiria ikusgai dago udal bulegoetan, interesdunen eskura.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).

Torres del Rion, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2207384