105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Torres del Rioko Udalak, 2022ko apirilaren 4an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa. Erabakia argitaratu zen 2022ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2022ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Torres del Rion, 2022ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: F. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

–Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: administrazio-kontratua, bitartekoa. Maila: A. Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.

–Deiturak eta izena: Moreno Alba, Alfredo. Araubide juridikoa: administrazio-kontratua, bitartekoa. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriaren 4a.

Lan-kontratudunak.

–Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratu mugagabea. Maila: E. Lanpostua: administrari-ofiziala. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.

Iragarkiaren kodea: L2207105