105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN VICENTE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

San Vicenteko Kontzejuak, 2022ko maiatzaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

San Vicenten, 2022ko maiatzaren 16an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2207124