105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

2022ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aldaketa egitea Ribaforadako Udalaren 2022ko plantilla organikoan, kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean. Jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hartara, plantilla organikoaren aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da, honako lanpostu huts hauek barne hartuta:

–Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat (1). Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %20,55. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat (1). Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %14,33. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

Ribaforadan, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2207387