105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aldaketa, Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2022ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoa edukita, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Odietako Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantzan.

Hasiera batez onesteko erabakia argitara eman zen Udalaren iragarki-taulan eta 2022ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 29an; jendaurrean egoteko epea alegaziorik, kexarik nahiz oharrik gabe iragan da.

Horrenbestez, testu osoa argitaratuko da, bidezko ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Aldaketaren testua: INDARGABETURIK gelditzen da Odietako Udalaren “Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza”.

Erripan (Odieta), 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2207352