105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Aldaketa, Eguzki edo haize energia aprobetxatzeko autokontsumorako instalazioetarako laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea, Eguzki edo haize energia aprobetxatzeko autokontsumorako instalazioetarako laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

Hasierako onespena argitaratu zen 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an, eta jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, argitara ematen da osorik, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arradan (Murillo El Cuende), 2022ko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

ALDAKETA, EGUZKI EDO HAIZE ENERGIA APROBETXATZEKO AUTOKONTSUMORAKO INSTALAZIOETARAKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

Murillo el Cuendeko Udalak, 2021eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eguzki edo haize energia aprobetxatzeko autokontsumorako instalazioetarako laguntzak arautzen dituen ordenantza. Erabaki hori 2021eko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26an. Ordenantzaren testu osoa 2022ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an.

Udalbatzak, martxoaren 3ko bilkuran erabakita, hasiera batez onetsi zen aldatzea Eguzki edo haize energia aprobetxatzeko autokontsumorako instalazioetarako laguntzak arautzen dituen ordenantza, zehazki haren 16. artikulua, zeinak ezartzen baitu bateraezintasunen araubidea. Hona hemen nola gelditu den:

“16. artikulua. Bateragarritasun araubidea.

1.–Titulu honetan araututako dirulaguntzak ez dira bateragarriak xede bererako ematen diren beste dirulaguntza edo laguntzekin, Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo entitate publiko edo pribatuk, edo nazioarteko erakundeek emandakoekin.

2.–Ordenantza honen V. tituluan EIOZaren eta/edo OHZren gainean ezartzen diren edo ezar daitezkeen zerga-hobarien kasuan, hobari horiek bateragarriak izanen dira Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo entitate publiko edo pribatuk, edo nazioarteko erakundeek emandako laguntzekin”.

Iragarkiaren kodea: L2207317