105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2022ko plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2022ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean.

Mañerun, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.

MAÑERUKO UDALAREN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostu zenbakia: 1. Liburuzaina, lanaldi partzialean (lanaldiaren %30). Lan-kontratuduna. Maila: C. Mailako osagarria: %12.

Izenen zerrenda

Lanpostu zenbakia: 1. Zamora, García, María Ángeles. Aldi baterako lan-kontratuduna, bitartekoa, lanaldi partzialean. Antzinatasuna: 2001ko urriaren 8a.

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNEKO LANGILEAK (ARTAZUKO, ZIRAUKIKO, GIRGILLAOKO ETA MAÑERUKO UDALAK)

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak. Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta hainbat toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak; hona hemen:

–Idazkari kontu-hartzailea.

–Administrari-ofiziala.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Administraria (lanaldi partzialean).

–Zerbitzu orokorrak (lanaldi partzialean).

Iragarkiaren kodea: L2207220