105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2022ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 5ean, 1/2022 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 1/2022 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2022 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK: 250.000,00 euro.

Aparteko kredituak:

Beilatokiko obra: 70.000,00 euro.

Etxebizitza erostea: 68.000,00 euro.

Kirol-hiria egokitzea: 30.000,00 euro.

La Cadena auzoa, A-B-C faseak: 50.000,00 euro.

Cazorla gotorlekua: 32.000,00 euro.

FINANTZAKETA: 250.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakina.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 250.000,00 euro.

Lerinen, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, María Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2207263