105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGETA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Larragetako Kontzejuak, 2022ko maiatzaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko aurrekontua.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Larragetan, 2022ko maiatzaren 19an.–Kontzejuko burua, María Manso Montes.

Iragarkiaren kodea: L2207445