105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Osoko Bilkuraren eskumenak alkateari eskuordetzea

Larragako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Alkatetzaren esku uztea ondoko obraren hurrengo kontratazio faseak: “Soropil artifizialezko kirol-zorua muntatzea Larragako ‘La Balsa’ futbol-zelaian”. Hori guztia, honako hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 226.1 eta 8. artikuluak, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarriari dagokionez (horren bidez egiten da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora), eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.4 artikulua. Xedea da kontratazio horretarako izapideak arintzea.

Argitara ematen da azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 51.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Larragan, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2207061