105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Aldaketa, Hermendira sartzeko mendiko pisten erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Lanzko Udalak, 2022ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lanzko hermendian sartzeko mendiko pisten erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Erabaki hori 2022ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu aldaketak behin betikoz onetsitzat jotzen dira, eta haien testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluarekin. Hona hemen:

1. artikulua. Babesteko epea ekainaren 15etik azaroaren 15era luzatu da.

17. artikulua. Ordenantza ez betetzeak 300 eurora arteko zehapena ekarriko du.

Lantzen, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2207264