105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Igantziko Udaleko osoko bilkurak, 2022ko maiatzaren 13an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da eta honen testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Igantzin, 2022ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2207113