105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Familia eta gazteentzako udal etxebizitza eta garajeen alokairu librea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Familia eta gazteentzako udal etxebizitza eta garajeen alokairu librea arautzen duen ordenantzan. Uharteko Udalak aipatu ordenantza onetsi, eta 2021eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 4an. (168/2020 espedientea).

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Uharten, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2207146