105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Alkateordeak izendatzea eta kargutik kentzea

Esteribarko Udaleko alkateak, maiatzaren 13ko 191/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki du Isabel Sánchez Alfaro kentzea Esteribarko Udaleko lehen alkateordearen kargutik, eta Jesús Javier Barriuso Arnáiz izendatzea, eta hark, halaber, uzten du bigarren alkateordearen kargua, eta, beraz, hura eta María Aranzazu Hernández Palomino geldituko dira lehen eta bigarren alkateorde, hurrenez hurren.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, bete dadin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Esteribarren, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, María Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2207229