105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Autokarabanen eremuan aparkatzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2022ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Autokarabanen eremuan aparkatzea arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatutako epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Burgin, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2207130