105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Biurrun-Olkozko Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea (iragarkia argitara eman zen 2022ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 22an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko indargabetzen da.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek paratzen ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Biurrun-Olkotzen, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2207057