105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEUNTZA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Beuntzako Kontzejuak, 2022ko maiatzaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko aurrekontuen espedientea.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzeju honen iragarki-taulan agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da, aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2022ko aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da ohiko ohiturari jarraikiz.

Beuntzan (Atetz), 2022ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Mikel Eugi Ilundain.

Iragarkiaren kodea: L2207136