105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2022ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzaren indargabetzea.

Erabaki hori 2022ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza hori behin betiko indargabetuta gelditzen da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beran, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2207228