105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

4/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2022ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4/2022 aldaketa Udal honek 2022ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztuz gero, osoko bilkuran erabakiko da haien gainean eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gainean.

Inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko aldia bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2207067