105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an.

Artzibarren, 2022ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

–Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %34,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: hutsik.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

–Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %34,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetakoa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %50. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Izenen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

–Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain. Eszedentzian.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

–Administrari-ofiziala: María Lourdes Milagros Armendariz. Jardunean.

–Zerbitzu anitzetakoa: María Asunción Espinal Dufur. Jardunean.

Aldi baterako administrazio-langile partekatuak (Artzibar, OrotzBetelu eta Longidako Udalen Batasuna, idazkari bakarra baliatzeko).

–Lanpostua: idazkaria (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2207170