105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2022ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Mutiloan, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2207176