105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Añorbeko Udalak, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du; eta adierazi du hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko, epe horretan. Jabeek berariaz uko egin ezean, beren jabetza pribatuko lurrak barrutian sartzeko isilbidezko baimena ematen dutela ulertuko da.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Añorbe.

Añorben, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2207212