105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa; erabakia argitaratu zen 2022ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean.

Jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioak ebatzita daude. Apirilaren 27ko osoko bilkuran erabaki da 2022ko plantilla organikoa behin betiko onestea.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Oibarren, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Idazkari bat, Oibar-Leatxeko Udalen Batasunekoa. A maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %9,88. Hutsik.

–Zerbitzu anitzetako 2 arduradun. C maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12; lanpostuko osagarria: %19,52. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %2,6.

–Administrari-ofizial 1. C maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %38,55. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %2,6. Hutsik.

–Gerokultore-zaintzaile 1. D maila. Lanaldi osoa. B gidabaimena.

Elikagai-manipulatzailearen txartela. Titulazioa: Arreta soziosanitarioa mendekotasuna dutenei, gizarte erakundeetan edo etxean, horren profesionaltasun ziurtagiria; Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (LHko erdiko zikloa) edo horren baliokideak: Klinikako teknikari laguntzailea, Psikiatriako teknikari laguntzailea, Erizaintzako teknikari laguntzailea. Mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko teknikaria (LHko erdi mailako zikloa), salbuespeneko gaikuntzako ziurtagiria, behin-behineko gaikuntzako ziurtagiria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %8. Hutsik.

Lan-kontratudunak.

–Garbiketako 2 peoi. E taldea. Lanaldi partziala, %50. E taldeko osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

–Gizarte-langile 1. B taldea. Lanaldi osoa. Lanpostuko osagarria: %19,50.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Antonio Martínez Sanzol. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio-egoera: jardunean. 2021eko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 36 urte, 5 hilabete eta 11 egun. Gradua: 6.

Miguel Ángel Aldunate Garro. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio-egoera: jardunean. 2021eko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 36 urte, hilabete 1 eta 5 egun. Gradua: 6.

Administrazio-araubideko langileak.

Elena Gurbindo Tellechea. Oibarko eta Leatxeko Udalen Batasuneko idazkaria. Administrazio egoera: jardunean.

Susana Jiménez Maestre. Administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.

Laura Oset Larraz. Garbiketako peoia. Administrazio egoera: jardunean.

M.ª Carmen Pérez Sabalza. Garbiketako peoia. Administrazio egoera: jardunean.

Lan-kontratudunak.

Edurne Sesma Aguas: gizarte-langilea. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2207026