103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendutako dirulaguntzak 2022, euskara sustatzeko proiektuak egin ditzaten. Laburpena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 626286.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/626286).

Deialdi honen helburua da irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei dirulaguntzak ematea, euskararen erabilera sustatu, hedatu edo normalizatzea berariazko xedetzat duten 2021eko azaroaren 1a eta 2022eko urriaren 31 bitartean Iruñean egindako euskara sustatzeko proiektu eta jardueretarako.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 6an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2207013