103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Ezkirozko 2. poligonoko 117. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Ezkirozko 2. poligonoko 117. lurzatiaren xehetasun-azterketa. María Begoña Iturralde Garcíak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2207014