103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OIBAR

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatearen maiatzaren 18ko 98/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Oibarko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Oibarko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuz abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1. Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (Estatuko Aurrekontu Orokorren 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: gizarte-langilea (lanaldiaren %75). Maila: B. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (Estatuko Aurrekontu Orokorren 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: udal eraikinen garbiketako peoia (lanaldiaren %50). Maila: E. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (Estatuko Aurrekontu Orokorren 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: udal eraikinen garbiketako peoia (lanaldiaren %50). Maila: E. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (Estatuko Aurrekontu Orokorren 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan-eskaintza publikoaren xede diren lanpostuak betetzen dituzten langileei, eta Osoko Bilkurari honen berri ematea kide anitzeko organo horrek eginen duen hurrengo bilkura arruntean.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oibarren, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2207506